Tolosaldea historia bilduma:Zizurkilgo Udala herriko historia biltzeko saiakera berezia egiten ari da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. TOLOSALDEA HISTORIA BILDUMA
ren barnean, herriko historia laburbilduko duten liburuak argitaratuko dira.
Lehenengoa 2005ean argitaratu zen, bigarrena 2006an eta 2007an argitartu dugu hirugarrena. Aurrerago Zizurkilgo Baserriak jasoko dituen beste bat argitaratuko dugu. Horrela, Zizurkilgo historiaren zati handiena eta esanguratsuena idatziz jasota gera dadin nahi dugu.
Juan Carlos Mora Afán. 2005
Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.
Juan Carlos Mora Afán. 2006
Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.
David Zapirain Karrika. 2007

1968. urtean Altzan jaioa. Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Historikoa Saileko ikerlaria. Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketak burutu zituen, Euskal Herriko historian espezializazioan.
Deustuko Unibertsitatean bere tesia egiten ari da, Idiakez leinua
ri buruzkoa. Azken urte hauetan, Gipuzkoako Herrietako historia eta ondarea ikertu ditu, gure iragana gizartean zabaldu nahian.

Trintxerpe, 1968. Historian Doktore Deustuko Unibertsitatean. Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Historikoa Saileko kolaboratzailea.
Altzo zein Adunari buruzko liburuak eta gero, hauxe da bilduma honetan bakarka idatzitako hirugarren liburua. Gipuzkoako herrietako historia eta gizaret azaroak Historian zehar bezalako gaiak jorratzen ditu bere hitzaldi eta ikerketa-lanetan. Azken urte hauetan, Gipuzkoako Herrietako historia eta ondarea ikertu ditu, gure iragana gizartean zabaldu nahian.
Papelera del Oria, S.A.
Marie Brizard España, S.A.
Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.