Web horri honetan Zizurkilen barrena ibili nahi duten bisitari guztiei lehio bat ireki nahi diegu. Zizurkilgo herria ezagutzeko bide ezin hobea da: historia, lurraldea, eremuak, baserriak, eta hamaika gauza gehiago.
Biltzen ari garen interesdun material oro nabigatzaileen esku jarriko dugu eta guztia ikusi eta miatu ondoren, Zizurkil bertara etortzeko aitzakia bat baino gehiago izango duzuela espero dugu.
Ongi etorri Zizurkilera!
Web orri interaktiboa. Herriko mapa batean oinarrituz, baserri eta ondarearen 3000 argazki baino gehiago ikusgarri.
Egilea: Joxin Azkue.
"Tolosaldea Historia Bilduma":
Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, argitaraturiko doako historia liburuak.
500 toponimo biltzen dituen Zizurkilgo mapa. 1/7.500 eskalan egindako mapa. Doan banatzen da herritarren artean.
Goza ezazu Zizurkilek eskaintzen dituen natur ibilbideekin. Natura, kultura eta historia bat eginik guztion gozamenerako.
SUSTRAIAK, gure herriaren erroak ezagutzeko bide bat.

Udalak Zizurkili buruzko bideoa argitaratu berria du: paisaiak, auzoak, historia, ohiturak, ospakizunak... Herria ezagutzeko modu azkar eta errazena. Udaletxean salgai 5 euroren truke.

Zizurkilgo baserri eta ondareari buruzko 3000 argazki baino gehiago. Lagun iezaiguzu argazki artxibo hau eguneratuta mantentzen, zure argazkiak Udalera bidaliz kultura@zizurkil.com.

Eskuragarri dago Zizurkilgo mapa ofiziala. Erabat doan banatzen ari garen mapa. Zatoz Udalera eta ez zaitez maparik gabe geratu!
Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.