Zizurkilgo Udala - Kultura eta Euskara Saila.

zizurkilenbarrena.com

Vista desde Ezkeltzu

SG-Gi 26. Mendiko Larreak (2,6 km.)

Udalerriaren goi lurraldetatik igarotzen den ibilbide honek eskaintzen dituen interes nagusienak paisaia eta mendiko larreak dira. Oso erraza, motza eta zirkularra da eta Usurbiltik datorren GR 34 ibilbidearen zati txiki baten alternatiba bezala erabil daiteke.

Kostaldeko panoramika

Mendiko pista honetatik zoazela Oriotik Getariarainoko kostaldearen panoramika ederra ikusteko aukera izango duzu eta itsasoko urdinak mendi maldako udaberriko berdea edo udazkeneko marroixkekin egiten duen kontrasteaz disfrutatu ahal izango duzu. Tartean, nahiz herrien estruktura trinkoetan nahiz baserri isolatuetan, paisaian gure eragina nabarmentzen dela konturatuko zara.

Azienda gobernatzeko manga

Mendian bazkatzen ari den azienda biltzeko instalakuntza bat aurkituko duzu Ezkeltzura igo aurretik. Erabilera desberdinak ditu: abereak banantzea, markatzeko eta osasun tratamenduak emateko eustea edota kamioian sartzeko lekuz aldatzea.

Elurzuloa

Ezkeltzuko gainetik gertuko inguruak miatzen badituzu, harri horma zirkular eta sakon bat aurkituko duzu; elurzulo bat da. Lurrazpiko biltegi honetan inguruko elurra sartzen zuten eta zapaldu egiten zuten izotz bihurtu arte. Gero gurdietan kargatu eta Donostiara eramaten zuten izozkiak egiteko.

Ezkeltzuko sarobea

Inguru hauetan nagusi basoa zenean, abeltzainek larre zirkular batzuk eratzen zituzten ganaduaren aprobetxamendurako, herri-lurretan batik bat. Lur eremu hauek mugatzeko erdian harri bat jartzen zuten zutik eta bere azpian lurperatuta errautsak, hortik izena: “Haustarria”. Honen gainean, puntu kardinaletara begira, 4 edo 8 punta zituen izarra grabatzen zuten. Seinale hauek arraituz lur eremu hauen periferiako mugarriak aurkitzen ziren.

Sarobe honetaz dugun aurreneko datu idatzia XIII. mendekoa da eta garai horretan Orreagako Santa Maria Ospitalarena k zirela adierazten digu; baina oraindik sarobeen jatorria denboran galtzen den misterioa da.

Informazioa jaisteko

Argazkiak:

Panorámica de la costa

Kostaldeko panoramika

Gando pastando

Azienda

Piedra Cenizal

Haustarria

Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.