Zizurkilgo Udala - Kultura eta Euskara Saila.

zizurkilenbarrena.com

Ferrería de Atxulondo

SG-Gi 27. Atxulondoko Burdinola (4 km.)

Ibilbide honek Atxulondo-Abaloz natur-gunea ezagutzeko aukera ematen du eta Atxulondoko burdinolaren aztarnategian amaitzen da. Hasieran PR-Gi 117 eta GR 34 ibilbideekin bat egiten du hainbat zatitan.

Zarateko bentako trikuharria

Brontze garaiko harrizko monumentu hau 1954. urtean aurkitu zuten. Bertan inguru hauetako aurreneko biztanleren baten gorpuzkiak gordeko zituzten zeremoni baten ondoren, orain dela 2.000 urte baino gehiago.

Atxulondo - Abalotz naturgunea

Andatza eta Belkoain-Garate arteko bailara estuan, udalerriaren ipar-ekian, Abalozeko erreka aurkitzen dugu, ertzetan haltzadi ederra duen erreka. Aldapa zorrotzak hariztiak hartzen ditu eta tartean urkien enbor zuriak nabarmentzen dira. Gurbitzak ere oso ikusgarriak dira beraien fruitu gorriekin, hauek lur harritsuetan eta hegoaldera begira agertzen dira. Hemen, oraindik, bisoi europarra eta beste zenbait animalia bizi da gizakiarekin inolako harremanik izan gabe.

Atxulondoko burdinola

Burdinola honen lehen aipamena 1470 urtekoa da. Jabetza Zizurkilgo udalarena izan zen beti eta burdinolarekin batera errota, etxea eta inguruko lur sailak jartzen zituen errentan baso aberats hauek ustiatzeko. 1625 urtean egoera kaxkarrean zegoenez inork ez zuen hartu eta burdina ekoizteari utzi zion. Egun, eraikinen aztarnategia eta ur saltoa ikus daitezke leku misteriotsu eta eder honetan.

Informazioa jaisteko

Argazkiak:

Visón Europeo

Bisoi europarra

Restos de la ferrería

Burdinola

Ferreria

Burdinola

Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.