Abeletxen hasten den ibilbide zirkular honek bertako baserri esanguratsuenak erakusten ditu. Nahi izanez gero PR-Gi 117 ibilbidearen zati baten alternatiba bezala erabil daiteke. Aldapa handienak ez du 120 metroko desnibela gainditzen.
1975. urtean eraiki zen tramankulu honek ganadua geldiarazteko eta ferratu edo zauriak sendatzeko balio du. Zurezko poste eta larruzko zingilak erabiliz animalia altxatzea lortzen da eta modu erosoan ferra zaharrak kendu, apatxak garbitu eta nibelatu eta ferra berriak iltzatzeko aukera ematen du.
Baserri honen oinplano angeluzuzenak 504 m2 ditu eta bi isurkiko estalkia du. Bi solairu eta ganbara ditu. Izkinak eta leihoen markoak harlanduzkoak dira eta gainontzekoa harri-hormez egina.
Ganbararen kanpoaldean egurrezko armazoia ikusten da. Sarrerak ateburua erakusten du, bi arkuz osatutako arkupe eder bat eta erdi-puntuko hiru leihok laguntzen dute.
Kare harria azaleratzen den zonalde batetik gertu eta terrenoaren aldapa aprobetxatuz harri-hormak dituzten labeak eraikitzen ziren, arroka 900 eta 1000 gradu tartean erre eta karea lortzeko. Produktu hau baratza eta soroetan lurrak neutralizatzeko, izurriteak akabatzeko eta lurrak harrotzeko erabiltzen da. Baita kareorea egiteko, baserritako hormak margotzeko eta desinfektatzeko ere...
Odolkierragako Ferratokia
Andrezketa baserria
Andolako karobia
Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.