Zizurkilgo Udala- Kultura, Euskara, Hezkuntza, Gazteria y Kirola Saila

zizurkilenbarrena.com

Udaletxe aurreko plazaren irudia.

Zizurkilen Barrena

Web horri honetan Zizurkilen barrena ibili nahi duten bisitari guztiei lehio bat ireki nahi diegu. Zizurkilgo herria ezagutzeko bide ezin hobea da: historia, lurraldea, eremuak, baserriak, eta hamaika gauza gehiago.

Biltzen ari garen interesdun material oro nabigatzaileen esku jarriko dugu eta guztia ikusi eta miatu ondoren, Zizurkil bertara etortzeko aitzakia bat baino gehiago izango duzuela espero dugu.

Ongi etorri Zizurkilera!

Edukiak:

Baserriak eta ondarea

Web orri interaktiboa. Herriko mapa batean oinarrituz, baserri eta ondarearen 3000 argazki baino gehiago ikusgarri.
Egilea: Joxin Azkue.

Liburu bildumak

"Tolosaldea Historia Bilduma":

Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, argitaraturiko doako historia liburuak.

Zizurkilgo Mapa

500 toponimo biltzen dituen Zizurkilgo mapa. 1/7.500 eskalan egindako mapa. Doan banatzen da herritarren artean.

Ibilbideak

Goza ezazu Zizurkilek eskaintzen dituen natur ibilbideekin. Natura, kultura eta historia bat eginik guztion gozamenerako.

Sustraiak

SUSTRAIAK, gure herriaren erroak ezagutzeko bide bat.

Otaņo (1910/2010)

Pello Mari Otaņoren heriotzaren mendeurrena 2010 urtean ospatu da. Berari buruzko hainbat datu jasotzen ditu atal honek.

Berriak:

Zizurkilgo Bideoa.

Zizurkilgo urrutikoo irudia.

Udalak Zizurkili buruzko bideoa argitaratu berria du: paisaiak, auzoak, historia, ohiturak, ospakizunak... Herria ezagutzeko modu azkar eta errazena. Udaletxean salgai 5 euroren truke.

Baserriak eta ondarea

CDaren azalaren irudia.

Zizurkilgo baserri eta ondareari buruzko 3000 argazki baino gehiago. Lagun iezaiguzu argazki artxibo hau eguneratuta mantentzen, zure argazkiak Udalera bidaliz kultura@zizurkil.com.

Zizurkilgo mapa

Herrira sartzeko seinalea.

Eskuragarri dago Zizurkilgo mapa ofiziala. Erabat doan banatzen ari garen mapa. Zatoz Udalera eta ez zaitez maparik gabe geratu!

Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.